2010ko irailaren 09(e)an
consulta.gif
soluciones.gif
subvenciones.gif
seminario gratuito
nuestros_clientes.gif
 
 logo_gv

Programa horien artean, ondorengo hauek dira azpimarratzekoak: ekipamendu komertzialak berritzeko laguntzak, premiazko jardueraren beharra duten eremuetan kokatutako saltokientzako laguntzak eta turismo-establezimenduak berritzeko eta sustatzeko laguntzak. 

Ekipamendu komertzialak berritzeko laguntzak               

Jarduera nagusia, negozio-bolumenari  dagokionez, merkataritza duten ETEei zuzentzen zaie Ekipamendu Komertzialak Modernizatzeko laguntza-programa. Ildo horretan, nahitaezkoa da eskaera-data baino gutxienez bi urte lehenago sortutako enpresak izatea eta tarte horretan jardunean aritzea. Lehengo enpresaren eboluzioaren ondorioz sortutako enpresa berrietan, ondare osoa nahiz jarduera-alor bat edo hainbat (denak desberdinak) enpresa berrira eramaten badira, sozietate nagusiak bete beharko du aurreko baldintza.

Dirulaguntza jaso dezakeen inbertsioaren % 20 eskuratuko da. Enpresa bakoitzari 6.000 € emango zaizkio gehienez.

Honako erosketa hauek jaso dezakete dirulaguntza, betiere aktibo gisa eskuratu badira:

1. Informatika-aplikazio orokorrek edo estandarrek.
2. Informazioa prozesatzeko ekipoek.
3. Kutxa erregistratzaileek.
4. Saltokiko terminalek.
5. Kode-irakurgailuek.
6. Etiketatzeko sistemek.
7. Produktuen tenperaturaren tratamendurako ekipoek.
8. Salgaiak neurtu eta pisatzeko sistemek.
9. Produktuari erantsitako lapurreten kontrako sistemek.
10. Ogia eta antzeko produktuak prestatzeko eta labean erretzeko makinariak.
11. Zereginak automatizatu eta mekanizatzeko makinek eta ekipoek.

Eskaerak aurkezteko epea 2007ko urriaren 3an bukatuko da.

Premiazko jardueraren beharra duten eremuetan kokatutako saltokientzako laguntzak                     

Programa hau enpresa txiki eta ertaineientzat da, betiere negozioaren bolumenari dagokionez, enpresa horien jarduera nagusia merkataritza-arlokoa bada, eta Nerbioi Ibaiaren Ezkerraldean badaude. 

Laguntzak: Kanporako erakustokiko elementuak (erakusleihoa) eraberritzea eta modernizatzea, establezimenduaren errotulazio-aldaketak eta merkataritza-jarduera betetzen ari diren eta aipatutako udalerrietako bizitegi-zonetan dauden merkataritza-establezimenduen salmentako azalera eraberritzea (diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 30eraino). Era berean, diruz lagundu daitekeen inbertsioaren % 20rainoko diru-laguntza emango da ezarritako herrietako bizitegi-zonetan merkataritzako saltoki berriak ezartzeko

Eskaerak aurkezteko epea 2007ko uztailaren 19an bukatuko da.

Turismo-establezimenduak berritzeko laguntzak              

Deialdi hau argitaratzen denean jardueran gutxienez bi urteko esperientzia dutela egiaztatzen duten eta honako mota hauen barruan dauden enpresa txiki eta ertainak (ETEak):
- Hotelak, landetxeak eta kanpinak.
- Txikizkao bida agentziak.
- Jatetxe-enpresak (Turismoaren Antolamenduari buruzko 6/1994 Legea, 35. art.)
- Turismoko enpresa osagarriak (Turismoaren Antolamenduari buruzko 6/1994 Legea, 37. art).

Dirulaguntza jaso dezakeen inbertsioaren % 20 eskuratuko da. Enpresa bakoitzari 6.015 € emango zaizkio gehienez.

Enpresari diru-laguntza eman dakioke ondoko aktiboak eskuratzeko:
A. Aplikazio informatiko generiko edo estandarrak, berariazkoak edo neurrira eginak bazter utzita, bai eta haiek berrikustea, moldatzea eta zuzentzea ere.   Ondorengo hauek izan ezik: berariazkoak edo neurriz eginak, haiek berrikuztearen, moldatzearen eta zuzentzearen kostoak
B. Erregistro-kutxak, saltokien terminalak.
C. Jakiak hotzean eta berotan kontserbatzeko sistemak.
D. Ardo mantentzeko armairu girotuak
E. Airea hozteko edo girotzeko gailuak

Enpresari diru-laguntza eman dakioke ondoko aktiboak eskuratzeko:
A. Aplikazio informatiko generiko edo estandarrak, berariazkoak edo neurrira eginak bazter utzita, bai eta haiek berrikustea, moldatzea eta zuzentzea ere.   Ondorengo hauek izan ezik: berariazkoak edo neurriz eginak, haiek berrikuztearen, moldatzearen eta zuzentzearen kostoak
B. Erregistro-kutxak, saltokien terminalak.
C. Jakiak hotzean eta berotan kontserbatzeko sistemak.
D. Ardo mantentzeko armairu girotuak
E. Airea hozteko edo girotzeko gailuak

Eskaerak aurkezteko epea 2007ko irailaren 14an bukatuko da.




 


 

 


 
 
CONSULTING-PRO

Caja Laboral ofrece a sus clientes la posibilidad de formular consultas gratuitas a un equipo de asesores especializados en pequeños negocios, publicándose aquí algunas de ellas.

CONSULTA 1
Junto a otros dos socios tengo una sociedad limitada dedicada a la venta de material eléctrico. En 2009 vendí a un cliente unos materiales y ha fecha de hoy no he podido cobrarlos, porque la empresa cliente ha desaparecido. Me han comentado que existe la posibilidad de recuperar el IVA que yo entregué a Hacienda por esa venta. ¿Es correcto?. ¿Qué tendría que hacer?. F.G., (Álava).
CONSULTA 2
Mi pregunta es sobre el IRPF y sobre una persona física que tributa en estimación directa y que ha cobrado una subvención de 6.000 euros en 2010 por autoempleo. ¿Debo declarar dicha cantidad de alguna manera?. X.A., (Bizkaia)
CONSULTA 3
¿Es posible despedir a un trabajador que se encuentra de baja por enfermedad?. J.A.H., (Navarra)