2010ko irailaren 03(e)an
consulta.gif
soluciones.gif
subvenciones.gif
seminario gratuito
nuestros_clientes.gif
 
Inprimatu E-posta

 

redes.jpg Red.es erakunde publikoak NEW Plana jarri du martxan, enpresa berrien presentzia Interneten zabaltzeko xedez. Horretarako, hainbat zerbitzutan baldintza ekonomiko bereziekin sartzeko aukera eskaintzen die.

'NEW' programa (Ninguna Empresa sin Web/Webik gabeko Enpresarik Ez) Avanza Planaren barruko ekimena da, Industria, Turismo eta Merkataritza Ministerioak red.es erakunde publikoaren bitartez sustatua. Haren helburua Interneten ETEeen (Enpresa Txiki eta Ertainen) presentzia hedatzea da. Helburu horrekin, konexioa, ostatua, domeinua, posta elektronikoa eta antzeko zerbitzuak ematen dituzten hainbat enpresaren laguntza du, programan parte hartzen duten ETEei baldintza hobeak eskaintzeko.

Nolako enpresentzat jarri da abian NEW Programa?


NEW Programa sektore edo jarduera orotako enpresaburu autonomoentzat eta enpresa txiki eta ertainentzat (250 langilera arte) jarri da abian.

Zertan datza NEW Programak eskaintzen duen web paketea?


NEW Programak web pakete bat eskaintzen du, ohi baino baldintza hobeagoetan, eta ezaugarri hauek ditu:

  • ".es" kodearekin domeinu izen bat erregistratzea eta mantentzea.
  • Web orriak sortzeko erreminta, 3 orrikoa gutxienez eta web orriaren hasierako orrirako diseinu txantiloi batekin.
  • Kontrol panel eleaniztuna (gaztelania, Espainiako hizkuntza koofizialak eta ingelesa).
  • 10 postontzi, 100 MBko edukierakoak.
  • Web orrian 100 MBko disko edukiera.
  • GB bateko transferentzia hilean.
  • FTPrako sarbidea.
  • Erabilera estatistiketarako sarbidea.
  • Eguneroko Back Up-a.
  • Posta sarbidea Webmail-en bitartez.
  • Posta sarbidea POP 3, IMAP4, etab. erabiliz (Outlook, Eudora, Thunderbird, eta bestelakoekin bateragarria).
  • Antispam















 

Zer dokumentu aurkeztu behar dira oinarrizko paketea jasotzeko?


Web paketea kontratatuko zaion enpresa laguntzaileari ETE edo autonomo ziurtagiria aurkeztu behar zaio.

Zer abantaila ditu web orrialdea edukitzeak?

 

  • Negozioa 24 orduz martxan izatea, urtean 365 egunez.
  • Bestelako bideetatik ezagutuko ez genituzkeen bezero potentzialak lortzea.
  • Domeinu propioa duten Web orrialdea eta posta elektronikoa izateak modernotasuna eta seriotasuna ematen dizkio enpresari.
  • Merkatuko publizitate bide merkeena da.
  • Bezeroak eta hornitzaileak elkarrekin komunikatzeko bide bat da.
  • Produktuak eta berrikuntzak berehala kaleratzeko eta jakinarazteko aukera ematen du.
  • Lehiakortasuna hobetzen du.







 

Informatikan trebea izan behar da web orria sortzeko?


Paketeak web orriak sortzeko erreminta erraza du. Horrenbestez, testu prozesadoreen programak erabiltzen baino ez da jakin behar.

 

 
CONSULTING-PRO

Caja Laboral ofrece a sus clientes la posibilidad de formular consultas gratuitas a un equipo de asesores especializados en pequeños negocios, publicándose aquí algunas de ellas.

CONSULTA 1
Junto a otros dos socios tengo una sociedad limitada dedicada a la venta de material eléctrico. En 2009 vendí a un cliente unos materiales y ha fecha de hoy no he podido cobrarlos, porque la empresa cliente ha desaparecido. Me han comentado que existe la posibilidad de recuperar el IVA que yo entregué a Hacienda por esa venta. ¿Es correcto?. ¿Qué tendría que hacer?. F.G., (Álava).
CONSULTA 2
Mi pregunta es sobre el IRPF y sobre una persona física que tributa en estimación directa y que ha cobrado una subvención de 6.000 euros en 2010 por autoempleo. ¿Debo declarar dicha cantidad de alguna manera?. X.A., (Bizkaia)
CONSULTA 3
¿Es posible despedir a un trabajador que se encuentra de baja por enfermedad?. J.A.H., (Navarra)