Industria Ministerioak COELCO 2 proiektuaren lehen fasea onartu du, 2007-2008 ikasturtean 6.000 ETE eta autonomori laguntzeko, enpresako teknologia modernizatzeko % 60ko diru-laguntza emanez.
Elkargo
Profesionalen Sarea Fundazioak ETEen eta autonomoen jarduerak
modernizatzeko eta Interneten gazteen eta partikularren presentzia
handitzeko sorturiko ekimena da Coelco (Ezagutzaren Merkataritza
Elektronikoa). Denek eskura ditzakete interesik gabeko maileguak,
Industria Ministerioaren Avanza (Aurrera) planaren bitartez. Gainera,
autonomoek eta ETEek %60 arteko diru-laguntza publikoak ere eskura
ditzakete COELCO 2 proiektuan.
COELCO
proiektua 2005eko uztailean onartu zuen Industria Ministerioak, eta
guztira 6.845.436 euroko inbertsioa egin zuen bi urtean. 2005ean 1.000
profesionali eta ETEri eta 2006an 2.000ri laguntzea da helburua. COELCO
proiektuaren lehen fasea amaitzean, 3.128 autonomok eta ETEk baliatu
dituzte proiektuaren abantailak, negozioak modernizatzeko, Internet
sarbideko erremintak erabiliz eta ekipamendu berriak lortuz. Inbertsio
horiek guztiak egiteko Europar Batasunaren (FEDER funtsak) eta Estatu
Gobernuaren diru-laguntza publikoak jaso dituzte. Ildo horretan,
autonomoek eta ETEek %60ko diru-laguntza jaso dute ekipoetan eta
zerbitzuetan egindako inbertsioetarako (baldintza: JEZen alta emanda
daudela frogatzeko ziurtagiria).
|