2010ko martxoaren 12(e)an
consulta_animada_e.gif
soluciones_e.gif
subvenciones_e.gif
boletin_e.gif
seminario_gratuito.gif
atencion_publico_euskera2.gif
 
morosos 

Ordaingabeka nola aurreikusi eta kudeatu.

Bezero izan litekeen bati kreditua eman aurretik, edo baita ohiko bezero bati ere, komenigarria da haren kaudimenaz ziurtatzea. Merkataritza-operazioetan berankortasuna oso ohikoa izaten da eta, horren aurrean, enpresaburuek zuhurtziarik gabe etsipenez jokatu ohi dute. Hala ere, berankorrak ez dira halabeharrez eta ezinbestean jasan beharreko gaitza, enpresen arazo bat baizik. Eta ondorioak, guztiz saihesterik ez badago ere, kredituaren arriskuen kudeaketa zuzenaren bidez, murriztu egin daitezke.

Helburu hori lortzeko, ezinbestekoa da zenbait urrats ematea:                                    

   
 
  • Ez ibili presaka. Lehenbizi, kaudimena egiaztatu behar da. Kredituan saldu aurretik, bezeroaren kaudimenari, ordaintzeko ahalmenari eta merkataritza-seriotasunari buruzko txostenak eskatu behar dira. Informazio horrek berankorrak baztertzeko aukera ematen duela kontuan hartuta, merkantzia bidali aurretik, beti itxaron dezakegu 24 orduz.
   
 
  • Merkataritza-eragiketa burutzean, ordaintzeko baldintzak argi eta garbi utzi behar dira. Merkatariak, salerosteko eragiketa ixteko unean,  ordaintzeko baldintzak eta epeak hitzartu eta idatziz jaso behar ditu bezeroarekin. Horrez gain, fakturaren ordainketari lotutako gai guztiak argi zehaztu behar ditu, hala nola, ordaintzeko epea noiz hasiko den, eta noiz eta nola ordainduko den. 
   
 
  • Saltzeko baldintza orokorrak ezarri. Saltzeko baldintza orokorrek eragiketa komertzialei lotutako kontu guztiak hartzen dituzte barne, horregatik komenigarria da ohiko eskabideetan, fakturetan eta dokumentuetan erantsita jartzea. Horrez gain, ahaleginak egin behar ditugu bezeroak saltzeko baldintza orokorren dokumentuaren kopia bat sinatu dezan, baldintzak ezagutzen dituela eta onartu dituela agerian uzteko. Bestalde, ordaintzeko epe laburragoak negoziatu eta azkar ordaintzea sustatu behar da.
   
 
  • Eragiketen hasieratik bukaera arteko dokumentuak egin eta merkantzia jaso izana egiaztatu. Hornitzailea babesteko klausulak jasotzen dituen kontratua egin behar da, edo bestela, eroslearen eskabide irmoa lortu, behar besteko ahalmena duen norbaitek sinatua. Bezeroak entrega-albarana sinatu behar du beti, sinatu duenak izen-abizenak eta NANa adieraziz eta enpresaren zigilua jarriz. Garraiolaria izanez gero, hobe da ibilgailuaren marka eta matrikula ere adieraztea.
   
 
  • Zalantzak izanez gero, eskatu bermeak. Bezeroaren kaudimenaz ziur egon ezean, ez da arriskurik alferrik hartu behar. Bermeak eta abalak eskatu behar zaizkio.
   
 
  • Eragiketaren juridikotasuna handitu. Bezeroak ordaindukoak, letrak edo txekeak sinatzea lortu behar da, kreditu dokumentatuak babes handiagoa ematen baitu.
   
 
  • Bezero bakoitzari arrisku mugatua eman behar zaio. Bezero bakoitzarentzat arrisku mugatu jakin bat ezarri behar da. Horrela, berankortasuna gertatuz gero, galera handiak saihestuko dira.
   
 
  • Ez zaitez itxuraz fidatu. Erosle izan litekeen batek itxura ona izan arren, itxuraren atzean zer egon litekeen ikertu behar da. Batzuetan, ikertzeko ahalegin txikia eginda, enpresen aurpegi ezkutua agerian geratzen da.
   
 
  • Ez bortxatu salmentak eta ez finkatu salmenta-helburu handiegirik. Merkataritza Departamentuari salmentak azkar ugaritzeko egin ohi zaizkion presioen ondorioz, berankortasuna errazago sortu daiteke. Izan ere, merkatariek, helburuak lortzearren, bezero ezegokiei saldu liezaiekete.
   
 
  • Salmenta egiterakoan ez da huts egin behar. Produktuak edo zerbitzuak saltzen dituzten enpresen helburua "akatsik ez" egitea izan behar da. Enpresa hornitzaileak zuzen jokatu behar du eta zuzen jokatu duela frogatzeko gauza izan behar du uneoro: kantitateari, kalitateari, entregatzeko epeari, prezioari, fakturazioari eta abarri buruzko baldintza guztiak bete behar ditu. Izan ere, merkataritzari lotutako auziak eta gorabeherak saihestuta, ordaindu nahi ez duen bezeroari gatazka komertziala argudiatzeko aukera ere galaraziko diogu.
   
 
  • Eslogan hau bete behar dugu: "Ondo salduz gero ondo kobratuko dugu, eta ondo kobratuz gero hobeto salduko dugu". Enpresak ondorengo printzipioa erantsi behar du bere filosofia korporatiboan: "Salmenta ez da bukatzen, harik eta kobratu arte"
   
 

Berankor bat badago eta, astirik edo baliabiderik ezean, ezin bazaio kobratu, ordaindugabeak berreskuratzen adituak diren profesionalengana jotzea da onena. Haiek, legezko metodo eraginkorrak erabiliz, zorrak berreskuratzea lortu dezakete. Metodo horietako bat prozesu monitorio deritzona da.

Berankorrei kobratzea lortzeko biderik onena negoziazioa da. Horretarako, hartzekodunak bere interesak (dirua berreskuratzea) posizioen (arrazoia eta legea alde izatea) eta emozioen (sumina eta haserrea ez kobratzeagatik) aurretik jarri behar ditu. Hori dela eta, berankorrak bete eta gauzatu dezakeen konponbide errealista aurkitu behar da, nahiz eta horretarako zordunarekin zenbait alderditan amore eman behar izan.

Azkenean zorra kobratzea lortu ezean, komenigarria da berankorra ordaindugabeen erroldan sartzea (ASNEF, RAI, etab.). Era horretan, zorrari erantzun aurretik berriz ere kreditua emateko aukerak murriztu egingo dira.

   
    Joan hasiera