2010ko martxoaren 10(e)an
consulta_animada_e.gif
soluciones_e.gif
subvenciones_e.gif
boletin_e.gif
seminario_gratuito.gif
atencion_publico_euskera2.gif
 
Inprimatu E-posta
navarra.gif

Nafarroako Gobernuak abenduaren 31ra arte zabalik izango ditu merkataritza sektorea indartzeko eta modernizatzeko hainbat dirulaguntza programa.

 

 
Programa horien bidez, merkataritza banaketako sektorean inbertsioak egiteko hainbat dirulaguntza kudeatzen dira: finkatutako saltokiak modernizatzeko, handitzeko edo eraberritzeko dirulaguntzak nahiz merkataritza proiektu berriak sortzeko dirulaguntzak.

Finkatutako saltokiak modernizatzeko, handitzeko edo eraberritzeko dirulaguntzak          


Negozio bolumenaren aldetik merkataritza arloan edo merkataritzaren inguruan diharduten enpresa txikietara zuzenduta dago programa.  Foru Erkidegoan sorturiko eta bertan merkataritzan diharduten enpresak izan behar dira, gutxienez, dirulaguntza eskatu baino urtebete lehenagotik.

Enpresak aktibo hauek erosteko jaso ditzake dirulaguntzak:

1. Lur eremuak, eraikuntzak eta lokalak.
2. Birgaitzeak eta obra zibilak.
3. Aktibo finko berriak, hala nola makinak, altzariak, merkantziak garraiatzeko elementuak, informatika ekipoak, frankizietan edo erosketa zentraletan sartzeko kanonak, etab.

 

Gutxieneko inbertsioa, lokalak, lur eremuak eta eraikuntzak zenbatu gabe, 6.000 eurokoa izango da lokalak egokitzeko, eta 4.000 eurokoa gainerako inbertsioetarako. Eskaerak aurkeztu eta 18 hilabeteko epean egindako inbertsioetarako jaso ahal izango dute dirulaguntza.

 

Maileguen edo finantza alokairuen finantza kostuaren murriztearen bidez gauzatuko da dirulaguntza, eta sorturiko interesen 2 punturen parekoa izango da dirulaguntzaren zenbatekoa. Txikizkako Merkataritza enpresek hiri eremuko saltokietan egiten dituzten inbertsioek, berriz, 3 puntuko dirulaguntza izango dute. Mailegu eragiketetan, gehienez, lehenengo 4 urteetako interesen ordainketa lagunduz gauzatuko da dirulaguntza (3 urte finantza alokairurako).

Eskaerak aurkezteko epea 2007ko abenduaren 31n amaituko da.
 

Finkaturiko establezimenduak nahiz sortu berriak modernizatzeko helburuz, hiriko merkataritza zentroetan, nekazaritza eremuetan, udal merkatuen kontzesionarioetan eta familia enpresen ondorengotzan egindako inbertsioetarako dirulaguntzak      


 

Ondorengo ezaugarri hauek dituzten enpresa txiki eta ertainentzako programa da:

 

a) Hiriko Merkataritza Zentroak: lehentasunez esku hartzeko eremuetan kokatzen diren enpresak.

b) Nekazaritza eremuak: 3.000 biztanle baino gutxiago dituzten udaletako enpresak, Iruñerrian daudenak izan ezik, eta eguneroko beharrak hornitzen dihardutenak.

c) Udal merkatuen kontzesionarioak.

d) Familia enpresen ondorengotzek baldintza hauek bete behar dituzte:

1. Finkaturiko merkataritza enpresa eskualdatu behar da (>10 urte sektorean), adinak eragindako erretiroagatik edo halabeharrezko erretiroagatik.

2. Enpresa belaunaldi batetik bestera utzi behar da, familiako kideak izan ala ez.

3. Merkataritza jarduera berari eutsi beharko zaio.

 

Mailegu edo finantza alokairuetan finantza kostua murriztuz emango da dirulaguntza, eta sorturiko interesen 2 punturen parekoa izango da laguntzaren zenbatekoa. Txikizkako Merkataritza enpresek hiri eremuan dauden saltokietan egiten dituzten inbertsioek 3 puntuko dirulaguntza izango dute. Mailegu eragiketetan, gehienez, lehenengo 4 urteetako interesak ordainduz emango da dirulaguntza (3 urte finantza alokairurako).

 

Horrez gain, inbertsioetan % 5eko dirulaguntza emango da.

 

Eskaerak aurkezteko epea 2007ko abenduaren 31n amaituko da.