2010ko irailaren 03(e)an
consulta.gif
soluciones.gif
subvenciones.gif
seminario gratuito
nuestros_clientes.gif
 


franquicia.jpgFrankizia, enpresa-eredu moduan; erabilgarri al da enpresari txikientzat?

 

Sarean egindako lanak dakartzan abantailak ditu frankizien sistemak; izan ere, enpresa-ekimen bat handitzean sortzen diren eskalako ekonomiak eta kostu-murrizketak balia ditzakete frankizia batean integraturiko enpresariek. Era berean, frankizia-sarea garatzen duten enpresariei bide ematen die salmentaguneen kopurua handitzeko, bai eta marka-irudi indartsua sortzeko ere, publizitate-aurrekontu handirik erabili behar izan gabe.


Frankizia kontratu bat da; eta kontratu horretan, enpresa batek (frankiziatzailea), kontraprestazio baten truk (kanona), eskubidea ematen dio beste enpresa bati (frankiziatua) produktuak saltzean edo zerbitzuak ematean marka edo izen bat erabiltzeko. Horrez gainera, kontratua indarrean egon bitartean, frankiziatzaileak etengabeko zerbitzua eman behar die frankiziatuei merkataritza-alorrean eta laguntza teknikoaren alorrean, eta era berean, frankiziatuen jarduera kontrolatzeko eta ikuskatzeko eskumena izango du frankiziatzaileak.


Enpresa baten zerbitzu edo ondasunak merkatuan gehiago hedatzea bideratuko duen banaketa-sare zabala eratzea da horrelako kontratuen xedea.
Enpresa-munduan hasteko bidetzat hartzen duten ekintzaile batzuek sistema hau, eta horiez gainera,  jarduera hein batean edo osorik aldatu nahi duten enpresariek ere hartu ohi dute esku frankizien munduan. Batzuentzat, beren negozioa garatzeko bidea eman dien tresna izan da frankizia, eta frankizien sistema erabili izan ez balute, negozioaren garapen-abiadura ez zatekeen bera izango eta garapen hori lortzeko inbertsio-beharrak ezin izango zituzketen beren gain hartu. Beste batzuek enpresa-munduan murgiltzeko aukeratu izan dute frankizia.


Hala ere, eta enpresa-eredu honek izan duen hazkundea indartsua izan den arren, denak ez dira abantailak, ez frankiziatuarentzat, ez eta frankiziatzailearentzat ere.


FRANKIZIATZAILE IZATEA

Negozio baten frankiziatzaile izatearen abantailak eta desabantailak 

Frankiziatu izateak bezala, frankiziatzaile izateak eta frankizia hazkunderako estrategia moduan ikusteak abantailak eta desabantailak dauzka:
 
- Inbertsioa eta kostuak murriztea

Salmentaguneen sarea handitzeko inbertsio txikiagoa egin behar izatea da frankiziatzearen abantaila nagusietako bat; izan ere, sarea enpresaren unitateekin handitu nahiz izanez gero, inbertsio handiagoa egin behar da. Establezimendu berriak zabaltzeko beharrezko baliabide ekonomiko gehienak frankiziatuek jartzen dituztelako gertatzen da hori.

Diru hori aurreztuko badute ere, frankizia-bidezko hazkunde-prozesu bati ekin nahi dion enpresak inbertsioak eta baliabideak jarri beharko ditu, batik bat, frankiziatuak bilatzeko, horiek negozioan sartzeko eta finkatuz joango den frankizia-sarea kudeatzeko –hots, egoki den guztia egitea, behin frankiziatutako establezimenduak irekiz gero, establezimendu horiek ez daitezen katetik joan, emaitza txarrak izan dituztelako edo zentral frankiziatzailearekin pozik ez daudelako–.

- Azkar hedatzea

Inbertsioa murriztea abantaila da berez, eta horrez gainera, murrizketa horri esker, sarea azkarrago hedatzeko bidea egoten da; izan ere, baliabide berekin establezimendu gehiago zabal daitezke.

Frankizia bat osatzean, frankizia-aukeren alorreko informazio- eta salmenta-merkatu egituratu batean murgiltzen da enpresaria (feriak, argitalpenak...). Merkatu horren bidez, establezimendu-sare batean sartzeko prest dauden pertsonak aurkitzen dituzte enpresariek, eta modu horretan, frankizien sareak azkar garatzen dira.

- Sarea kontrolatzeko kostu gutxiago eta eskalako ekonomiak

Frankizia-sare bat kudeatzeko, enpresaren salmentagune-sare bat kudeatzeko baino kontrol gutxiago behar da; izan ere, frankizia bakoitza enpresa bat denez eta zentrala beste enpresa bat denez, frankiziatu bakoitzak ahalik eta errentagarritasun handiena bilatzeko ardura hartzen du.

Dena den, frankiziatzaileak ahalegina egin behar du sare osoan marka-irudi bera emateko; hau da, salmentagune guztiek modu homogeneoan lan egin dezaten eta azken bezeroari nortasun-estandar, kalitate eta marketin mix berak transmiti diezazkioten saiatu beharko du; izan ere, errentagarritasuna hobetzeko helburuarekin frankizia bakoitzak banaka egiten duen ahaleginak bezeroekiko modu desberdinean jokatzera eraman ditzake, frankizia bakoitzak dituen merkatu-ikuspegi eta aukeren arabera.

Horrez gain, sarearen hazkunde-joerari esker, frankiziatzaileak eskalako ekonomia handiak aplika ditzake ekoizpenean, erosketa-alorrean eta kostuetan.

- Frankizien sarea errentagarri egitea

Askok frankiziatzeak epe motzeko errentagarritasuna dakarrela uste badute ere, iritzi hori okerra eta arriskutsua da; izan ere, jokabide horrek porrotera eraman baititzake merkatuan ospea eskuratzen ari ziren eta finantza-egoera onean zeuden enpresak –salmentagune bakarrekoak edo batzuetakoak–, eta urtetako lana eta emaitza onak pikutara joan daitezke.

Enpresari batzuk epe motzeko errentagarritasuna lortzearekin setatzen dira, eta hori eskuratzeko, ahalik eta azkarren eta edozein hautagairi ematen diote frankiziaren izena erabiltzeko aukera, hautagaiaren ezaugarriak aztertu gabe eta lokala negoziorako egokia den aintzat hartu gabe. Eta horrez gainera, ez dute kontuan hartzen gaitasuna izango duten, frankiziatzaile diren aldetik, frankizien kontrolak egiteko eta sarean behar bezalako zerbitzua emateko.

Frankizia-kate bat sortzean, errentagarritasuna epe motz/luzera lortzen da. Hedatze-estrategia orotan, lehenik inbertitu egin behar da, ondoren irabazi ahal izateko. Behin negozioaren errentagarritasun-atalasea gaindituta, errentagarritasuna modu esponentzialean hazten da, sarea hazten doan heinean, eskalako ekonomien eraginez aurreztutakoaren eta pilatutako esperientziaren ondorioz.

FRANKIZIATU IZATEA


Zein dira frankiziatu izatearen abantailak eta desabantailak?


Frankiziaren bidez, enpresari frankiziatuak abantaila asko jasotzen ditu:

  • Merkatuak izango duen erantzuna ezagutzea, denda pilotuen eta kateko gainerako guneen esperientzia hor dago.
  • Edozein merkataritza-ekimen berriren arriskua murriztu egiten da eta inbertsio ekonomikoak antzekoak dira.
  • Frankiziatzailearen esperientziari eta jakituriari etekina ateratzen zaio.
  • Zonaldeko esklusibotasuna.
  • Segurtasuna horniduran eta abantaila ekonomikoak erosketa-alorrean, kateko eskalako ekonomiaren ondorioz.
  • Markaren eta merkataritza-irudiaren ospea.
  • Tokiko jarduera bat izanda ere, nazioan egindako kanpainen eta marketineko estrategien onura jasotzen dute. 

 

 

 

 


Baina baditu desabantaila batzuk ere:

  • Batzuetan, frankiziatua ez dator bat frankiziatzaileak merkataritzako zenbait alderdiz duen filosofiarekin.
  • Sarrera-eskubideak ordaintzea.
  • Mozkinen zati bat eman beharra kasu gehienetan.
  • Frankiziatzailearen baimenik gabe negozioa dibertsifikatzeko eta hedatzeko zailtasunak.
  • Negozioa antolatzeko askatasunik eza, frankiziatzailearen jarraibideak bete behar baitira.

 

 

 

 

Beste alde batetik, dena ez da frankiziatuaren edo enpresa frankiziatzailearen ezaugarrien araberakoa. Kokapen batzuen eta besteen artean dauden aldeak aintzat hartu behar dira. Lokalen kokapenarekin batera, zonaldeen arteko aldeek eta beste eragile batzuek eragin egiten dute eskainitako produktu eta zerbitzuetan, gustuak eta kontsumitzeko ohiturak aldatu egiten baitira. Goiko ideiarekin lotuta, produktuen stock-a oso kontuan izan behar dute negozio baten frankiziatuek eta frankiziatzaileek.

Zonalde batzuen eta besteen artean izaten diren aldaerak aintzat ez hartzearen ondorioz, baliteke establezimendura heltzen diren zenbait produktu zuzenean biltegira joatea, saltzen ez direlako; eta hortik abiatuz, arazoak bata bestearen atzetik etor daitezke: stock-ean inbertitutako dirua, kutxa-diruaren urritasuna...
Logikoa denez, ez dago frankizia-proiektu baten arrakasta bermatu dezakeen formula magikorik, ez frankiziatuarentzat, ez frankiziatzailearentzat; baina badaude lagungarri diren aholku batzuk.


Zalantzarik gabe, proiektua garatuko duen gizataldea biziki garrantzitsua da. Era berean, frankizia-kontratuaren baldintzak aztertzea ezinbestekoa da, eta arreta berezia jarri behar da lehiakortasunik ezaren, esklusibotasunaren eta konfidentzialtasunaren klausuletan.

Bestalde, merkataritza-erregistroan begiratu beharra dago hauek guztiak egiteko finantza-informazioa eskuratzeko:  salmenta-helburuak finkatzea; beste frankiziatu batzuk eta horiek markan izandako ibilbidea ezagutzea, bai eta zer arazori egin dioten aurre ezagutzea ere; finantzaketa proiektuaren beharren arabera moldatzea eta, batik bat, lehen hilabeteetako diru-kutxan arreta jartzea; eta zonaldeko errealitatera egokitutako errentagarritasun-plan bat egitea, negoziorako gida izan dadin, eta horren bidez, negozioa errentagarria izango den edo ez jakin ahal izateko.

 

 
CONSULTING-PRO

Caja Laboral ofrece a sus clientes la posibilidad de formular consultas gratuitas a un equipo de asesores especializados en pequeños negocios, publicándose aquí algunas de ellas.

CONSULTA 1
Junto a otros dos socios tengo una sociedad limitada dedicada a la venta de material eléctrico. En 2009 vendí a un cliente unos materiales y ha fecha de hoy no he podido cobrarlos, porque la empresa cliente ha desaparecido. Me han comentado que existe la posibilidad de recuperar el IVA que yo entregué a Hacienda por esa venta. ¿Es correcto?. ¿Qué tendría que hacer?. F.G., (Álava).
CONSULTA 2
Mi pregunta es sobre el IRPF y sobre una persona física que tributa en estimación directa y que ha cobrado una subvención de 6.000 euros en 2010 por autoempleo. ¿Debo declarar dicha cantidad de alguna manera?. X.A., (Bizkaia)
CONSULTA 3
¿Es posible despedir a un trabajador que se encuentra de baja por enfermedad?. J.A.H., (Navarra)