|
INFORMATIKA NIRE ENPRESAN: DOAN EDO ORDAINDUTA?
Ordenagailuaren erabilerak ezin konta ahala abantaila ekarri dizkie enpresei, era guztietako zereginak, errazenetatik (aurrekontuak eta fakturak egin eta artxibatu, stockak kudeatu, sarrerak eta gastuak kontrolatu, testuak idatzi, etab.) hasi eta konplexuetaraino, egiteko aukera ematen duelako. Horretarako, ordenagailu-programa edo software egokiak behar izaten dira, eta garestiak dira enpresentzat. Dena den, kalitate handiko produktuak doan eskaintzeko ohitura hedatzen ari da, eta web orri askotan, gainera, sailkatuta eta testatuta daude. Artikulu honetan, era horretako hainbat produktu aurkeztuko dizkizugu.
OPENOFFICE
OpenOffice suite ofimatikoa da, eta honako osagai hauek ditu: testu-prozesadorea, kalkulu-orria, marrazteko programa eta aurkezpen-erreminta, Microsoft Officeren alternatiba.
Horiek guztiek erreminta eta aukera ugari eskaintzen dituzte aukeran, era bereko bestelako aplikazioetakoak bezain bikainak: zuzeneko konexioa e-mail bidezko bezeroekin, txantiloi-kudeatzailea, maketazioa, diseinua, inportazioari eta esportazioari lotutako erabilerak, etab.
Gainera, grafikoak editatzeko erreminta anitzak eskura ditzakezu, diapositiba-saioetarako eta multimedia aurkezpenetarako euskarri eta guzti. Euskaraz konfiguratzeko aukera ere eskaintzen du.
Jaitsi OPENOFFICE
ABIWORD
Abiword testu-prozesadoreak ez ditu OpenOffice.org Writer-ek beste prestazio, baina sobera erantzuten die erabiltzaile gehienen beharrei. Gainera, plugins-ak ezarriz, prestazioak ugaritu egiten dira. Bertsio horrek berez ez du gaztelania, katalan, ingeles eta frantsesezko hiztegirik, baina Internetetik automatikoki jaitsi daitezke programa instalatzerakoan. Programa gaztelaniaz instalatzen da, baina nahi izanez gero, euskarazko bertsioa ezar daiteke.
Jaitsi ABIWORD
ANTIBIRUSA ETA INFORMATIKA SEGURTASUNA
AAlerta Antivirus informatika-birusak aurkitzeko eta ezeztatzeko laguntza-zentroa da, Red.es. erakunde publikoarena. Besteak beste, atal batean tresna edo erreminta baliagarriak eskaintzen ditu, zure PCan erasoei eta infekzioei aurrea hartzeko, kalteak konpontzen laguntzeko, edo besterik gabe, Internetera konektatutako PCak errazago erabiltzeko.
Atal bakoitzean, bertako gaiari buruzko sarrera laburra egin ondoren, Sarean aukeran dauden doako konponbideak atzitzeko estekak datoz.
Atzitu Alerta Antivirus
CONTASOL
Contasol kontabilitate-programa da, alor horretako premia guztiak sobera betetzen dituena. Besteak beste, bilaketak egin daitezke zenbatekoka eta kontzeptuka, eta gainera, hainbat eratako erremintak ditu: punteoa, egoera-balantzeen eta irabazi eta galeren programazioa, aurrekontu-kontrola, ibilgetuaren inbentarioa, eredu ofizialak inprimatzeko aukera, etab.
Jaitsi CONTASOL
PDF 995
PDF 995 doako utilitatea da. PDF artxiboak sortu ahal izango dituzu edozein aplikaziotatik: ohar-bloketik, Wordetik, Exceletik,...
Inpresora balitz bezala funtzionatzen du programak. Simulazio horren bidez PDF 995 instalatuz gero, inprimatzeko aukera duten aplikazio guztietan PDF artxiboak segundo gutxitan instalatu ahal izango dituzu.
PDF artxiboa sortzeko ez duzu zeure aplikazio aldatu behar: zoaz "inprimatu" atalera, aukeratu "PDF 995", eta segundo gutxitan zure PDF artxiboa instalatuta egongo da. Besterik gabe. Azkar eta erraz.
Jaitsi PDF 995
MOZILLA THUNDERBIRD
Mozilla Thunderbird posta elektronikoko programarik seguruenetakoa da, zure kontuan sar daitezkeen birusentzat edo edozein programa kaltegarrirentzat. Mezu bati atxikitako programa bat erantsi baino lehen, baimena eman beharko duzu. Nahi ez diren posta-mezuentzako iragazkia dauka: horrelako mezuak identifikatzen “ikasten” du, bezeroak markatutakoak oinarritzat hartuta. Gainera, zerrenda beltza osa dezakezu, iragaztea nahi duzun helbideekin edo mezuetako hitzekin.
Jaitsi Mozilla Thunderbird
RESTORATION
Nahigabe ezabatutako artxiboak berreskuratzeko utilitate erabilgarria. Windowseko (95-98-ME-NT-2000-XP) zakarrontzitik ezabatutako artxiboak eta karpetak berreskuratzen ditu. Halaber, artxiboak eta karpetak ezabatu ere egiten ditu, berreskuraezinak izan daitezen.
Jaitsi Restoration
7-ZIP
rtxibo-konpresorea. Interfaze atsegina eta funtzio komunak ditu, eta konprimatzeko gaitasuna ikaragarri handia da. ZIP, RAR, CAB, GZIP, BZIP2 eta TAR formatuez baliatzen da, eta bere formatua ere erabiltzen du: 7z, alegia. Bere formatuak ZIP estandarrak baino % 50 gehiago konprimatzen du, kalitaterik eta abiadurarik galdu gabe.
Jaitsi 7-zip
PRINT FOLDER
PrintFolder-ek artxibo eta karpeten zerrenda inprimatzeko (edo kopiatzeko eta itsasteko) aukera ematen du, Windowsen Arakatzailearen gabezia bitxi hori betetzeko. Oso erraza da erabiltzea: eskuineko alderdiarekin edozein karpetatan klik egin, testuinguru-menuan "PrintFolder" aukeratu eta kito. Ez duzu beste ezer egin behar.
Jaitsi Print Folder
ESSENTIAL PIM
EssentialPIM erabateko utilitatea da, informazio-kudeatzaile pertsonala. Laneko bizitza eta bizitza pertsonala antolatzeko, gauza garrantzitsuak idazteko eta zure kontaktuen datuak zehatz-mehatz egituratuta edukitzeko aukera emango dizu.
Programaren interfaze erakargarrian zure informazio guztia argi eta garbi ikusiko duzu. Intuiziozko menuak ditu funtzio guztietan sartzeko.
Jaitsi ESSENTIAL PIM
ANY PASSWORD
Any Password oso erreminta baliagarria da. Zure pasahitzak, erabiltzaileen izenak eta era guztietako informazio konfidentzialak kudeatu eta gorde ahal izango dituzu, zuhaitz-egituraz.
Datu horiek guztiak fitxategi enkriptatuetan gordetzen ditu programak, eta nahi izanez gero, gako-hitzen bidez babesten dira. Horrela, pasa-hitza gogoratu eta artxiboan sartuko zara, besterik gabe.
Jaitsi ANY PASSWORD
COBIAN BACKUP
Cobian Backup utilitate txiki bat da. Fitxategi eta karpeten segurtasun-kopiak egiteko eta zure disko gogorrean edo sareko beste unitate batean gordetzeko aukera emango dizu.
Noizean behin kopiak egiteko ere konfigura dezakezu programa. Artxiboak konprimatzeko protokoloak sar daitezke, ZIP algoritmoa erabiliz, eta pasahitzaren bidez babestu.
Cobian Backup Windows NT/2000/XP-ren zerbitzupean ere exekuta daiteke. Interfazeak drag-and-drop ezartzeko euskarria du, eta gainera, kopia progresiboak egiteko aukera ematen du: egindako kopiari fitxategi berriak edo aldatuak eransten zaizkio.
Jaitsi COBIAN BACKUP
|