2010ko martxoaren 10(e)an
consulta_animada_e.gif
soluciones_e.gif
subvenciones_e.gif
boletin_e.gif
seminario_gratuito.gif
atencion_publico_euskera2.gif
 
Inprimatu E-posta
logo_color_ico.jpgKreditu Ofizialeko Institutuak (KOI) 7.275 milioi euroko laguntza-plana jarriko du aurten enpresen eskura, proiektu berriak finantzatzeko eta enpresen lehiakortasuna hobetzeko…

Informazio gehiago: Kreditu Ofizialeko Institutuak 7.275 milioi euroko laguntza-plana jarriko du aurten enpresen eskura, haien inbertsio-proiektuak lehentasunezko baldintzetan finantzatzeko.

Enpresei laguntzeko plan hori enpresak –bereziki, ETEak– sustatzeko KOIk egin duen inbertsio-ahaleginik handiena da, eta Espainiako gobernuak 2006an martxan jarritako Enpresak Sustatzeko Planaren barruan dago. Enpresak Sustatzeko Plana zenbait xederi jarraituz antolatuta dago, hautemandako arazoak konpontzeko bidea emate aldera. Hona hemen xedeok: gizartean ekintzailetasuna indartzea, enpresa berrien sorrera sustatzea, enpresei hazten laguntzea eta internazionalizazioa sustatzea.

2008an, lehiakortasuna hobetzeko eta enpresa-ehuna gara dadin laguntzeko, KOIk berriro aktibatu ditu lau finantzazio-lineak, enpresen proiektuak fase guztietan sustatzeko: Línea ICO Emprendedores, Línea ICO PYME, Línea ICO Crecimiento Empresarial eta Línea ICO Internacionalización.