2010ko martxoaren 12(e)an
consulta_animada_e.gif
soluciones_e.gif
subvenciones_e.gif
boletin_e.gif
seminario_gratuito.gif
atencion_publico_euskera2.gif
 
Inprimatu E-posta

masinnovalogo.gifEuskadi+innova programak   EAEko enpresen teknologia-garapeneko eta berrikuntzako proiektuak sustatuko ditu, zenbait programa berriren bitartez.

GAITEK programa: Produktu berriak garatzeko ikerketa, garapen eta berrikuntza teknologikoko jarduerak aintzat hartzen dituzten proiektuak sustatzen ditu.


Onuradunak: EAEko enpresak, fundazioak, enpresa-elkarteak eta enpresa arteko elkarteak.


INNOTEK programa: Lehendik dauden produktuak eta/edo ekoizpen- eta kudeaketa-prozesu berriak nabarmen hobetzeko garapen teknologikoko eta berrikuntzako programak sustatzen ditu.


Onuradunak: EAEko enpresak, fundazioak, enpresa-elkarteak eta enpresa arteko elkarteak.


ALDATU programa: Berrikuntza bikaineko proiektuak martxan jartzen laguntzen du, enpresaren estrategia berriz planteatzeko, merkatu-berrikuntzako eta berrikuntza-ahalmena antolamendu eta garapeneko arloetan.
Onuradunak: enplegua gutxienez 6 pertsonari ematen dieten Euskadiko enpresak. Fundazioak eta enpresa-elkarteak.