Gure ordenagailuko datuen segurtasun kopiak: garrantzia eta aholku praktikoak.
Segurtasun kopiak dira erabiltzailearentzako salbazio bakarra ordenagailuan arazoak izanez gero, batez ere gaur egun, lan dokumentuekin batera, korreo elektronikoak eta artxibo pertsonalak gordetzen baitira, argazkiak eta bideoak.
Egoera horren aurrean inportantea da galdetzea ea zer gertatuko litzatekeen ordenagailuko datu guztiak galduko balira eta berreskuratzeko eta erabili ahal izateko sistemarik ba ote den. Informazio asko kritikoa da negozio batentzat (bezeroen datu baseak, fakturak, adierazpen telematikoak, eta abar).
Informazio hori edozein unetan gal daiteke ordenagailua kalte dezaketen hamaika arrazoi tarteko. Hori gerta ez dadin, gure sarean eta sisteman neurri batzuk hartzeaz gain (antibirusak, su-kontrakoak, sistema eragilea maiz eguneratzea, ezezagunen artxibo arraroak ez irekitzea, partiketa ezberdinak erabiltzea datuentzat eta softwarearentzat, …), komeni da ordenagailuko edukien segurtasun kopiak egiten dituzten programak erabiltzea, informazioa segurtatze aldera.
Software mota honek, -erabiltzaileak erosten duen ordenagailuan sistema eragilean instalatuta etorri ohi da-, aukera ematen du kopia oso bat egiteko gorde nahi diren artxibo guztiena. Ondoren “ kopia zabaltzaileak ” egingo dira eta bertan grabatuko dira artxibategi berriak edo aurreko kopiaz geroztik aldatu direnak.
Hori lortzeko, programek kontuan izaten dute artxibategi bakoitzaren aldaketa eguna edo tamainan izan duen aldaketa. Gainera, programek emaitza diren artxibategiak ulertzen laguntzen dute, hartzen duten espazioa optimizatze aldera eta baita zifratua ere.
Hala segurtatzen da pribatutasun hobea, izan ere, maiz programa hauek eskaintzen duten aukeretako bat da artxibategiak zerbitzarietara igotzea FTP konexio baten bidez (fitxategi-transferentziako protokoloak edo FTP-k aukera ematen du ordenagailu bati konektatu eta fitxategiak transferitzeko bertako ordenagailutik urrutiko batera).
Segurtasun kopiak sistema eragiletik bertatik
· Windows
Nahiz eta Windows XP den gaur zabalduena dagoen sistema eragilea, ez dauka eginkizun honetarako programarik bere oinarrizko bertsioan (Home), baina bai bertsio aurreratuagoetan, Profesional edo Windows Vistan.
Halere, segurtasun kopia egiteko aukerarik ematen ez badu bertsioak, aukera ematen du programa erraz bat instalatzeko helburu horrekin. Software hori ez da eginkizun hauetako programa espezializatuak bezain osoa, baina aski da kopia arruntak egiteko.
· Apple
Apple-k bere Mac Os X Leopard ekipoan <<Time Machine>>aplikazioa sartzen du, eta aukera ematen du datuen segurtasun kopiak egiteko. Aplikazioa aski osatua da eta oso erabilerraza.
Izenak aipamena egiten dio data jakin bateko artxibategiak berreskuratzeko duen trebetasunari.
· Linux
GNU/Linux sistema eragile librearekin lan egiten duten ordenagailuentzako, badira aukerak segurtasun kopiak egiteko, adibidez Flyback.
Sistema berreskuratzea
Sistema eragile ezberdinek tresnak sartu dituzte sistema osoaren segurtasun kopiak egiteko, aurreko konfigurazio batera itzultzeko, sistema ezegonkor bihurtuko duen programa bat instalatzen denerako.
Segurtasun kopia mota hau ezberdina da datuak gordetzen dituen horretatik, ez baitira artxibategi ikus-entzunezkoak edo dokumentuak gordetzen, baizik eta ekipamenduaren konfigurazioa bera.
Badago, adibidez, Windows XP-n (eta sistema eragile modernoagoetan), izen honekin <<Restaurar sistema>>, eta segurtasun kopiak egiteko programarik aurreratuenetan. Oso ona da disko gogorra izorratzen bada edo konfigurazio bera beste ordenagailu batean jarri nahi bada.
Segurtasun kopiak kode libreko programekin
· COBIAN
Cobian Backup (www.cobian.se) utilitate txiki bat da, aukera ematen duena fitxategi eta karpeten segurtasun kopiak egiteko, eta bertako disko gogorrean edo sareko beste unitate batean gordetzeko.
Programa konfiguratzen da erregularki aldian behin kopia bat egiteko. Artxibategiak konprimitzeko protokoloak jasaten ditu, ZIP algoritmo bidez eta kontra-seina bidez babes daiteke.
Cobian Backup zerbitzu bezala exekutatu daiteke Windows NT/2000/XP-en pean. Interfazeak badauka euskarria drag-and-drop-erako eta aukera ematen du kopia progresiboak egiteko, hau da, egindako kopiari fitxategi berriak edo aldatutako fitxategiak bakarrik gehitzen zaizkio.
7z formatuan artxibategiak konprimitzeko aukera ematen du, ZIP formatua baino eraginkorragoa da.
Bestalde, merkatuan hainbat programa daude, segurtasun kopiak egiten dituztenak, ordainduz gero.
Eskuz egindako kopiak
Programa horiek instalatu eta erabili nahi ez badituzu, beti dago aukera segurtasun kopiak eskuz egiteko. Hautatu eta grabatzea datu inportanteak disko gogorraren beste partizio batean edo beste euskarri batzuetan (CD, DVD, eskuko erreproduzigailuak, USB memoriak, kanpoko disko gogorrak eta abar).
Bai era honetara egiten bada eta bai lanak automatizatzeko programa bat erabiltzen bada, kontuan hartu behar da kopiak jasotzeko euskarriak ere izorra daitezkeela (adibidez, disko bat urra daiteke).
Horregatik komeni da gutxienez bi segurtasun kopia egitea. Ahal bada, hobe da ordenagailua dagoen lekutik kanpo gordetzea, datuak ez galtzeko, zirkuitulaburrek, urak edo istripuek eragindako kalteetan.