|
|
Zer behar da mailegu baten abal-emaile izateko?
Bezero bati mailegu bat emateko, nomina finkoa izatea, ondasun higiezinen jabe izatea edo kontu korronte osasuntsua edukitzea eskatzen diote, normalean, banku edo aurrezki-kutxek. Baldintza horietatik bat —edo bat baino gehiago, diru-kopuru handiak eskatuz gero— betetzen zuenak, hots, kaudimena froga zezakeenak ez zuen inongo abalik behar izaten. Finantza-krisiak, ordea, izugarri areagotu du berankortasuna eta, beraz, kreditu-erakundeek zorroztu egin dituzte dirua mailegatzeko eskakizunak.
Eskakizun horietako bat izan ohi da finantza-erakundeak abala eskatzea mailegu-eskatzaileari, bankuak edo aurrezki-kutxak bereganatu behar duen arriskua gutxitze aldera. Arazoa da ondorio ekonomiko larriak ekar diezazkiokeela senitarteko edo lagun baten abal-emaile izateko erabaki eskuzabala hartzen duenari.
Zer da abala?
Bere bat da abala, eta hau du helburu: kreditu-erakundeari frogatzea mailegu-hartzaileak, mailegua emateko behar adina bermerik eskaini ez arren, baduela titularkide bat, titularraren erantzule egiten dena eta tinko hitzematen duena hark ordaintzen ez duen zenbatekoa berak ordainduko duela, egoerak hala eskatuz gero.
Zer gertatzen da maileguaren titularrak ordaintzen ez badu?
Ez-ordaintzerik badago, hartzekodunak (bankua edo aurrezki-kutxa) zordun nagusiari (mailegua eskatu duenari) eskatu behar dio, lehenbizi, zorra ordaintzeko. Idatziz egiten da eskari hori: gutuna bidaltzen zaio bezero zordunari, abisu modura, eta 1-2 atzerapen aski izaten dira bankuek eta aurrezki-kutxek kobraketa-izapideei ekiteko. Penalizatu egiten dira ez-ordaintzeak, mailegu-kontratuak dioenez. Mailegurako hitzartutako interes-tasa baino zenbait puntu goragokoa izan ohi da penalizazioa, banku edo kutxa bakoitzak bere politika baldin badu ere. Garaiz ordaindu ez diren hilerokoetan aplikatzen da isuna.
Maileguaren titularrak ordaintzen ez badu, hurrengo urratsa izaten da abal-emaileari egoeraren berri ematea eta zor diren zenbatekoak ordain ditzan eskatzea. Horrelakoetan, behartuta dago finantza-erakundea —legez, eta mailegu-kontratuak hala diolako— abala betearazteko epeak errespetatzera (normalean, hiru hilabete izaten da epea, baina kasu guztiak ez dira berdinak izaten).
Abale-amialeak ordaindu egin behar dizkio bankuari maileguaren titularrak zor dituen zenbatekoak, baita penalizazioak eta auziak eragindako gastuak ere (epaiketak, adibidez). Horrek ez dio eragozten abalatzen duenaren hartzekodun bihurtzea eta beharrezko lege-egintzei ekitea abalatu zituen zenbatekoak beste bide batzuetatik kobratzeko. Horretarako, aproposa izaten da kontrabermea da (dokumentu publikoa, notario batek sinatua hau ere, zeinaren bidez maileguaren titularrak hitzematen duen ordaindu egingo duela abal-emailearekin hartzen duen zorra). Auzitara joz gero, kontrabermeak denbora aurreztuko dio abal-emaileari, ez baitu frogatu beharrik izango titularrak dirua zor dionik (dokumentu hori eduki ezean, ordea, frogatu egin beharko luke).
Abal-emaileak bere gain hartzen badu zorraren ordainketa, finantza-erakundeak ez du besterik eskatu ohi eta maileguaren ordainketak bere bidetik segitzen du. Aitzitik, erakundeak ez badu lortzen abal-emaileak bere gain hartzea zorra, auzi-eskea egin ohi du eta, betearaztea lortuz gero, maileguaren titularraren eta abal-emailearen ondasunak bahitzeko eskaria ekarri ohi du. Harrigarria badirudi ere, erakundea ez dago behartuta lehenbizi zordunaren ondasunak bahitzera, eta abal-emailearenak zuzenean har ditzake, eta abal-emaile bat baino gehiagoko maileguak badira, haietako batenak bakarrik bahitzeko eska dezake zor guztiagatik, dagokion zati proportzionalagatik soilik izan beharrean.
Abal-emaile izateak dakartzan arriskuak ikusirik, komeni da aipatutako arrisku hori argitzea, inork ustekabeko desatseginik izan ez dezan. Maileguaren eskriturak egitean, abal-emaileak halakotzat azaldu behar du dokumentuan, eta hor zehaztu behar dira abalaren funtzionamenduaren klausulak. Gogoan izan erakunde mailegu-emailea ez dagoela behartuta —baldin eta aurkakorik ez bada hitzartzen— abal-emaileari jakinaraztera mailegua ordaintzeari utzi egin zaiola, eta, normalean, jakinarazpen judizial bat izan ohi dela lehen informazioa. Komeni da, horregatik, mailegu-kontratuan zehaztea finantza-erakundeak abisatu egin behar diola abal-emaileari mailegua ordaintzeari uzten bazaio.
|
|
|
CONSULTING-PRO
Caja Laboral ofrece a sus clientes la posibilidad de formular consultas gratuitas a un equipo de asesores especializados en pequeños negocios, publicándose aquí algunas de ellas.
CONSULTA 1
Junto a otros dos socios tengo una sociedad limitada dedicada a la venta de material eléctrico. En 2009 vendí a un cliente unos materiales y ha fecha de hoy no he podido cobrarlos, porque la empresa cliente ha desaparecido. Me han comentado que existe la posibilidad de recuperar el IVA que yo entregué a Hacienda por esa venta. ¿Es correcto?. ¿Qué tendría que hacer?. F.G., (Álava).
CONSULTA 2
Mi pregunta es sobre el IRPF y sobre una persona física que tributa en estimación directa y que ha cobrado una subvención de 6.000 euros en 2010 por autoempleo. ¿Debo declarar dicha cantidad de alguna manera?. X.A., (Bizkaia)
CONSULTA 3
¿Es posible despedir a un trabajador que se encuentra de baja por enfermedad?. J.A.H., (Navarra)
|