2010ko irailaren 09(e)an
consulta.gif
soluciones.gif
subvenciones.gif
seminario gratuito
nuestros_clientes.gif
 

tratamiento_fiscal.jpgLANGILE AUTONOMOEN ZERGA-TRATAMENDUA: ATARIKOA

Zalantzarik gabe, funtsezkoa da Langile Autonomoen Araubide Berezian (LAAB) diharduten enpresari eta profesionalek ordaintzen dituzten zergen gaineko jakintza, baita zerga-araudiak haiek murrizteko eskaintzen dituen aukeren gainekoa ere, negozioa behar bezala kudeatzeko. Zerga-obligazioak ondo jakiteak zerga-planifikazio egokia egiten lagun dezake, eta negozioaren jarduera hobetzen.

Artikulu honen xedea da lehen hurbilketa egitea LAABeko kideek jasotzen duten zerga-tratamenduari; hurrengo zenbakietan, berriz, zehatzago aztertuko ditugu zerga-obligazioak.

Enpresari indibiduala eta profesionalak

PFEZaren eta BEZaren araudiak abiapuntu hartuta, honela defini genitzake enpresari indibidualak eta profesional autonomoak: ondasunak edo zerbitzuak ekoitzi edo banatzeko egiten dituzten jardueretarako behar dituzten bitartekoak eta baliabideak beren kontura antolatzen dituzten pertsonak. Gizarte Segurantzaren definizioa ere horren antzekoa da.

Ez PFEZk ez BEZak ez dute argi bereizten nor jo behar den enpresaritzat eta nor profesionaltzat. Ekonomia Jardueren gaineko Zergak (EJZ) argiago bereizten ditu, hiru ataletan sailkatzen baititu jarduerak: 1.a) Jarduera enpresarialak. 2.a) Jarduera profesionalak. 3.a) Jarduera artistikoak. Badu garrantzia sailkapen honek, ordaindu beharreko zergen kalkuluan zuzeneko eragina baitu gero.

Ekonomia Jardueren gaineko Zerga

Zerga honi buruzko araudiak dioenez, jarduera profesionaltzat jotzen dira hauek: 2. Ataleko epigraferen batean egonik, pertsona fisikoek egiten dituztenak (hots, ez pertsona juridikoek, sozietate mugatuek eta sozietate anonimoek ez bezala). Gainerako kasuetan, jarduera enpresarial edo artistikotzat jotzen dira, zerga honen zer epigrafetan sartzen diren.

EJZ udal-zerga da, eta ekonomia-jarduera hutsa zergapetzen du. Hori dute lehenbiziko zerga enpresari indibidualek eta profesionalek. Zerga horretan alta ematean, aipatutako hiru sailetako epigraferen batean sartuta geratzen dira. Epigrafe horietako bakoitzak hainbat elementu ditu zerga horregatik ordaindu beharreko kuota kalkulatzeko: jarduera egin behar den lokalaren azalera, langile-kopurua, jardueraren eremu geografikoa... Dena den, pertsona fisikoak (enpresari indibidualak, profesionalak, ondasun-komunitateak eta sozietate zibilak) hura ordaintzetik libre daude, baina ez zerga horretan alta ematetik.

Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zerga

PFEZ zergak urtero zergapetzen du pertsona fisikoen errenta. Errenta horretan sartzen dira jarduera ekonomikoak (enpresarialak edo profesionalak) egitearen etekinak ere. Langile autonomoek PFEZaren aitorpenean sartu behar dute etekin hori, zergapetutako gainerako errentekin batera (lana, aurrezkiak...).

Hiru erregimen ditu zerga-araudiak profesional eta enpresari horien irabaziak kalkulatzeko: Zuzeneko Zenbatespenaren metodoa, zeinak bi modalitate dituen (Normala eta Sinplifikatua), eta Zenbatespen Objektiboarena (“moduluak” deitu ohi zaio).

Bere abantailak eta desabantailak ditu metodo horietako bakoitzak, eta hurrengo artikulu batean jorratuko ditugu sakonago.

Balio Erantsiaren gaineko Zerga

Kontsumoaren gaineko zeharkako zerga da BEZa, enpresari eta profesionalen ondasun-entregak eta zerbitzu-emateak, EB barruko ondasun-erosketak eta ondasun-inportazioak (EBtik kanpoko enpresei egindako erosketak) zergapetzen dituena.

Transakzio ekonomikoak zergapetzen ditu, beraz, eta azken kontsumitzaileak ditu euskarri. Jarduera ekonomikorik egiten ez duen edozein pertsona fisiko edo juridikori deitzen zaio azken kontsumitzaile. Bestalde, jarduera ekonomikoak egiten dituztenek beren salmenta edo zerbitzu-emateei jasanarazi behar dizkiete dagozkien BEZ kuotak, baldin eta zerga hori aplikatzetik libre ez badaude, eta zerga honen aldizkako aitorpenetan ken ditzakete beren jarduera egitean jasan dituzten BEZ kuotak. BEZaren Erregimen Orokorra deitzen zaio horri, baina badira, horrekin batera, langile autonomo ugariri eragiten dieten zenbait erregimen berezi ere; besteak beste, baliokidetza-errekargua eta erregimen sinplifikatua. Hurrengo artikulu batean aztertuko ditugu zehatzago.

 


 
Y además ...


Blogs, ¿útiles para
la empresa?
(ver +)

..........................................
¿Qué supone ser avalista de un préstamo?.
(ver +)

..........................................
Medios para aplazar el pago: letras y pagarés
(ver +)
 

banda_inf_ademas.jpg
 
marketing.png
atención al público
 
CONSULTING-PRO

Caja Laboral ofrece a sus clientes la posibilidad de formular consultas gratuitas a un equipo de asesores especializados en pequeños negocios, publicándose aquí algunas de ellas.

CONSULTA 1
Junto a otros dos socios tengo una sociedad limitada dedicada a la venta de material eléctrico. En 2009 vendí a un cliente unos materiales y ha fecha de hoy no he podido cobrarlos, porque la empresa cliente ha desaparecido. Me han comentado que existe la posibilidad de recuperar el IVA que yo entregué a Hacienda por esa venta. ¿Es correcto?. ¿Qué tendría que hacer?. F.G., (Álava).
CONSULTA 2
Mi pregunta es sobre el IRPF y sobre una persona física que tributa en estimación directa y que ha cobrado una subvención de 6.000 euros en 2010 por autoempleo. ¿Debo declarar dicha cantidad de alguna manera?. X.A., (Bizkaia)
CONSULTA 3
¿Es posible despedir a un trabajador que se encuentra de baja por enfermedad?. J.A.H., (Navarra)