2010ko irailaren 09(e)an
consulta.gif
soluciones.gif
subvenciones.gif
seminario gratuito
nuestros_clientes.gif
 
 ico

Hitzarmen Marko hori sinatzean Enpresa Sostengatzeko ICO 2007 lau lineak martxan jarri dira: ICO-PYME Linea, ICO Emprendedores Linea, ICO Crecimiento Empresarial Linea eta ICO Internacionalización Linea. Horietara bideratuko den zuzkidura, aipatu bezala, 7.300 milioi eurokoa da.

Enpresak Sostengatzeko ICO 2007 Linea horiei esker, lehentasunezko interes-tasak dituzten maileguak, epe luzera eta komisiorik gabekoak, eskuratu ahal izango dituzte enpresarioek, beren negozioak zeinahi fasetan doazela gara daitezen: sortze, zabaltze, hedatze zein nazioartekotze bihurtze fasean.

ICO-PYME 2007 Lineak duen aurrekontu-zuzkidura 7.000 milioi euro horretan mantentzen da. Aurtengo ekitaldirako nobedade nagusia, jakina, finantza daitekeen gehieneko muntaren igoera izan da: mikroenpresen kasuan inbertsio-proiektuaren %90eraino iritsiko da eta gainerako ETE-entzat, berriz, %80raino.

Linea horretatik 1,5 milioi eurorainoko maileguak eskaintzen dira sei hilabetera, Euribor interes tasa aldakor + %0,65tan edo horren baliokidea, tasa finkoan, komisiorik gabe; diru-kopuru horiek amortizatzeko epeak 3, 5, 7 eta 10 urte dira.

ICO-PYME Lineako maileguetarako irispidea errazteko asmoz, elkarlanerako hitzarmenak sinatu ditu Institutuak Espainian diharduten kreditu-erakunde gehien-gehienekin.

2006 urtean linearen zuzkidura 7.000 milioi euro izan zen, zortzi hilabetetan egikaritua gertatu zelarik eta, guztira, 114.596 eragiketa formalizatu ziren; 2005 urtean formalizaturiko 62.000 mailegu haien aldean, oraingoak %83ko gehikuntza erakusten du.

Beste aldetik, enpresa berrien edo jarduera profesional berrien hastapena sustatzeko Kreditu Ofizialeko Institutuak ICO-Emprendedores Linea bigarren urtez berrituko du: 50 milioi euroko zuzkidura (eskakizunaren arabera areagotu egin daitekeena) izaki, autonomoek edo enpesa txiki eta ertainek abiarazitako aktibo produktibo berrietan (gehienez ere 49 langile badituzte) egingo diren inbertsioen %90raino finantzatuko du Linea horrek. Interes-tasa Euribor + %1 da, proiektuek Elkarrekiko Bermeen Elkarte (EBE) baten abalik ez badute eta Euribor + %0,75, berriz, EBE baten abala dutenentzat. Interes horri Institutuak %1eko hobaria aplikatuko dio, kapitalaren aurretiazko amortizazio gisa. Formula hori, bost urteko mailegu bati (urtebeteko gabezi aldikoa) aplikatuz gero, 300 euroko hobaria agertzen du, finantzatu diren 10.000 euro bakoitzeko.

Estreinako urte honetan ICO-Emprendedores Lineak 1.229 eragiketa finantzatu zituen (guztira, 44 milioi euro), hots, batez besteko mailegua 36.075 eurokoa izan zen. Linea horri esker, 879 lanpostu sortu edo finkatu omen dira.

  Joan hasiera

 
 
CONSULTING-PRO

Caja Laboral ofrece a sus clientes la posibilidad de formular consultas gratuitas a un equipo de asesores especializados en pequeños negocios, publicándose aquí algunas de ellas.

CONSULTA 1
Junto a otros dos socios tengo una sociedad limitada dedicada a la venta de material eléctrico. En 2009 vendí a un cliente unos materiales y ha fecha de hoy no he podido cobrarlos, porque la empresa cliente ha desaparecido. Me han comentado que existe la posibilidad de recuperar el IVA que yo entregué a Hacienda por esa venta. ¿Es correcto?. ¿Qué tendría que hacer?. F.G., (Álava).
CONSULTA 2
Mi pregunta es sobre el IRPF y sobre una persona física que tributa en estimación directa y que ha cobrado una subvención de 6.000 euros en 2010 por autoempleo. ¿Debo declarar dicha cantidad de alguna manera?. X.A., (Bizkaia)
CONSULTA 3
¿Es posible despedir a un trabajador que se encuentra de baja por enfermedad?. J.A.H., (Navarra)